Vinaora Nivo Slider

ELOY DE LA IGLESIA

  ERAKUSKETA   ELOY DE LA IGLESIA   PUBLIKO OROKORRA   EDIZIOA  

 

Eloy Iglesia  

 

ELOY DE LA IGLESIA

 

 

Desira objektu iluna

 

 

 

2018ko uztailaren 20tik azaroaren 4ra arte

 


Komisarioa: Pedro Usabiaga

 

 

Erakusketa honek haren film guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu lehenengoz, Artegunea aretoan.Modu kronologikoan kontatuta, Eloy de la Iglesia. Desira Objektu iluna erakusketak gure historiaren lau hamarkada baino gehiagoren erradiografia zehatza egiten du.Zinema gutxik bezala bizi, maitatu eta egin zuela esan genezake:sentsualki, egiaz eta eromenera iritsi arte.Maitatua eta gorrotatua, haren planteamenduak ez ziren inoiz oharkabean pasatu.

Hamarkada bat ahaztuta igaro ondoren, Eloyk harrotasunez zioen zineman jarraitzea zela berarentzat bizitzeko arrazoi bakarra.

 

Erakusketa honen komisarioa Pedro Usabiaga (Donostia, 1959) argazkilaria izan da. Argazkilari honen ibilbidea bereziki ezaguna da zinemarako argazkilaritzan, nola prentsako kanpainetan, hala film askotako saio berezietan nahiz zinemarako liburuen argitalpenetan.Lan handia egin du ere argazki eta pintura erakusketen komisario gisa.

 

Erakusketa honetan, Eloy de la Iglesiaren ibilbide profesionalaren ibilbide kronologiko bat eskaintzen digu, antzerki eta telebistarako egin zituen lanak ere aintzat hartuta. Erakusketan haren filmografia osoaren ibilbidea egin daiteke 150 bat argazkiren bidez, film bakoitzaren sinopsiaz lagunduta:


 

Fantasía…3, 1966

Algo amargo en la boca, 1969

Cuadrilátero,1970

El techo de cristal, 1970

La semana del asesino, 1972

Nadie oyó gritar, 1973

Una gota de sangre para morir amando, 1973

Juego de amor prohibido,1975

La otra alcoba, 1976

Los placeres ocultos,1976

La criatura,1977

El sacerdote, 1978

El diputado, 1978

Miedo a salir de noche, 1979

Navajeros, 1980

La mujer del ministro, 1981

Colegas, 1982

El pico, 1983

El pico 2, 1984

Otra vuelta de tuerca, 1985

La estanquera de Vallecas (1986)

Los novios búlgaros (2003)