banner 

 


ERAKUSKETA:


 Carla van de Puttelaar. Hortus Nocturnum 2014

A Whiter Shade of Pale

 

 

 

2019ko martxoaren 8tik ekainaren 2ra

Komisarioa: José Ramón Esparza

 

 

© Carla van de Puttelaar. Hortus Nocturnum, 2014 

 

Erakusketak «rock progresibo» deritzona egiten duen Procol Harum taldearen abesti batetik hartu du izenburua eta, zehazkiago, haren abesti gehienen egile den Keith Reid-en pasadizo batetik. Reid festa batean zela, gizon batek berekin hizketan zen neska bati honako hau esan ziola entzun zuen: «zure zurbiltasuna zuritik harago doa». Esaldi hark ekarri zuen abestia, eta ondoren, Johnny Rivers edo Annie Lennoxek bertsioak egin zizkioten.

 

Erakusketak hiru argazkilari garaikideren lana biltzen du, hiruen arteko lotura Holandako barrokoaren tradizio artistikoa izanik. Hellen van Meene, Carla van de Puttelaar eta Sanne De Wilde-k erretratua ulertzeko eta postmodernitatearen urteetako argazkigintzaren praktika berrikusteko hiru modu desberdin aurkeztuko dizkigute.

 

Holandako herentzia barrokora eramango gaituzten ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da argiaren erabilera, «Iparraldeko argi» izenekoa, garai klasikoko koadroetatik argazkilaritzaren eremura ekarria. Carla van de Puttelaarren lanean flandestar margoen tonu hitsak eta argi hotzak aurkituko ditugu, eta jarreretan, pintura barrokoaren forma bihurriak. Baina, elementu estilistikoez gain, barrokoaren garaiko edertasunaren kontzeptua ekarriko digu, zeinetan vanitas delakoaren ideia dagoen azpian, «aldi baterako ezaugarri iragankorra dela eta haragiaren gainbeherak eta heriotzak jarraituko diotela», betiere emakumeen gorputzari eta loreei erreferentzia eginez. Baina loreak beren perfekzio naturalean aurkezten diren bitartean, van de Puttelaarrek bere modeloen inperfekzioa aztertzen du: azaleko alterazio txikiak, esaterako pikortak edo garatxoak, modu «naturalean» erregistratzen ditu kamerak, baita barruko arroparen elastikoek azalean utzitako markak ere.

 

Hellen van Meenek, bestalde, argi natural eta hitsa, oso maiz barruko espazioetakoa, pintura barrokoa gogora ekartzen duen modu batean erabiltzen du, baina gaiari dagokionez, metodo zientifikoaren sistematizazioan oinarritzen da gehiago, garai berean Herbehereetan planteatzen hasi zen moduan. Hogei urtez nerabeen erretratuetan zentratu du bere lana, batez ere neskenak, haurtzaroa utzi baina guztia erabakitzeke dagoen pertsona baten bizitzaren une transzendental hori atzitzeko edo. Jarrerak oso zainduta daude, eta begiradek nerabezaroaren alderdi psikologikora hurbiltzen gaituzte: beldurrak, zalantzak, sexualitatearen eta auto-aitortzaren iratzartzea, aldaketa betean den gorputz batean.


Azken aldian, van Meene bere argazkietan maskotak sartzen hasi da, hasiera batean jabeekin batera, eta gero irudiaren protagonista gisa, baina, benetan, antropomorfismo ariketa bat da, zeinaren bitartez etxeko animalietan gazteengan ikusi ditugun sentsazioak bilarazi nahi dizkigun.

Hirukote honetako hirugarren egilea, Sanne De Wilde, denetan gazteena da, baita estilo desberdinena duena ere, baina, aldi berean, ezin esan daiteke 90eko hamarkadan sortu zen argazkilaritza tradiziotik bereizi dagoenik. Snow White albinismoari eta gaixotasun hori dutenek dituzten arazoei buruzko serie bat da. Albino izateak, berez, desberdintasunaz eta horrek gizartean sortzen duen bazterketaz hitz egiteko aukera ematen digu. Albinoa «bestea» da.



Funtsean, albinoak metafora bat dira, dio De Wildek. Gure beldur eta segurtasun faltaren magnifikazioa dira, baina baita gure indarrarena ere. «Hauskortasun horretatik inpresio indartsua ateratzen saiatzen naiz».

Azken batean, eta hau garrantzitsua da, artista horien lana ez da hertsiki arlo bisualera mugatzen, ezta formara ere; aldiz, harago joan eta hainbat gai planteatzen ditu modu izugarri estetikoan; adibidez, edertasunaren kontzeptua, indibidualitatearena, desberdintasunarena, edo egun irudiek duten funtzioarena.

 


ARTISTAK:


 

Sanne De Wilde. Untitled 4 2015

Sanne De Wilde (Anberes, 1987) 2012an graduatu  zen Arte Ederretan (Argazkigintza) KASKen (Arte Ederren Errege Akademian), Ganten. Ordudanik, kutsu dokumentala duten argitalpen-proiektuetan lan egin du, eta genetikak jendearen bizimoduan eragiten duen moduan eta komunitateetan duen ondorioan jarri izan du arreta. Bere lehen proiektuak, Dwarf Empire (Nanoen Inperioa), Emergentes DST Nazioarteko Argazkigintza Saria jaso zuen 2013an. Bere bigarren proiektu handiak, hemen erakusten dugun Snow White delakoak, Prix National Photographie Ouverte eta Argazkigintzan bikaintasunari ematen zaion NuWork Award jaso ditu. Baita ere eman dizkiote PHmuseum Women Photographers Grant eta Zilveren Camera Award The Island of the Colorblind (2016) lanagatik. http://www.sannedewilde.com

 

 © Sanne De Wilde. Untitled, 2015

 

 

 

Hellen van Meene. 072 1999

Hellen van Meene-k (Alkmaar, 1972) argazkigintza ikasi zuen Gerrit Rietveld Academie-n, eta argazkigintzan graduatu zen 1996an. Aurretik Edinburgh College of Art-en ikasi zuen. Ordudanik bere lana, ia soil-soilik, gazte nerabeen erretratuan oinarritu izan da, bizitzako une honetan agerian jartzen direlarik tentsio psikologikoa eta anbiguotasuna nortasunaren garapenean. Bere ibilbidean zehar bost monografia argitaratu ditu: The Years Shall Run Like Rabbits (2015), Japan Series (2002), Portraits (2004), New Work (2006) eta Tout va disparaître (2009) eta bere obra munduko museo nagusietan dago, adibidez, New Yorkeko MoMAn eta Guggenheim Museumen, Amsterdamgo Stedelijk Museumen, Londresko Victoria & Albert Museumen eta Chicagoko Art Instituten. 2016an munduko elkarterik zaharrena den Royal Photographic Societyko ohorezko kide izendatu zuten.  http://hellenvanmeene.com

 © Hellen van Meene. #172, 1999

 

 

Carla van de Puttelaar. Galateas 2016

 

 

Carla van de Puttelaar-ek (Zaandam, 1967) argazkigintza ikasi zuen Amsterdamgo Gerrit Rietveld Academie-n (1996) eta Arte Historian doktoratu zen 2017an Utrecht-eko Unibertsitatean. Bere gai nagusiak erretratuak, biluziak eta loreak dira. Irudietan, Rubens, Rembrandt edo Maerten de Vos pinturen ikonografia eta argia berreskuratzen ditu. Hainbat monografia argitaratu ditu, besteak beste Adornments (2017), Beholder’s Eye (2008), Galateas (2008), Carla van de Puttelaar (2004). 2018an World Press Photo epaimahaiko kide izan zen. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Prix de Rome, Oinarrizko Saria (2002), PDN Annual (2016) eta Zilveren Camera (2019) saria. Bere lana hainbat bilduma instituzional eta pribatutan irudikatuta dago, besteak beste: The Portrait National Gallery, (Londres), la Maison Européenne de la Photographie (Paris, Frantzia), Museum Voorlinden (Wassenaar, Herbehereak), Museum Winterthur (Suitza), Fred eta Laura Bidwell Bilduma (AEB) eta Sir Mark Fehrs Haukohl (AEB). http://www.carlavandeputtelaar.com

 

 © Carla van de Puttelaar. Galateas, 2016

 

 

 

 


JARDUERAK:

 

Ikustaldi gidatuak doan

Igandero

18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz


Familientzako tailerrak

Prezioa: 3€

Igandero 12:00 - 13:30

5-12 urte bitarteko haurrentzat, lagunduta.

Erreserbak Aretoan bertan, T 943 251937 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Ikastetxe esta taldeentzako jarduerak

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Ekintzaren prezioa: 60€

 

Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min

Ekintzaren prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile

 

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu

Informazioa eta ereserbak 943 251937 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


KATALOGOA:

 


 

PORTADAAWHITER

 

 

 

 

Salneurria: 28€ (B.E.Z.a barne)