ERAKUSKETA ARTISTEN ZERRENDA 
  OBRA-SORTA   HEZKUNTZA JARDUERAK   JARDUERAK  

 

JARDUERAK

 

sala2  

Doako bisita gidatuak

 

Igandero. 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.

     
audioguias   

Audiogida-zerbitzua

 

Audiogida-zerbitzua dugu lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Prezioa: 3€ audiogida bakoitza. 1€ Kutxabankeko bezeroentzat.

 

Indukzio magnetikoko zerbitzua ere badago, “T” (telebobina) posizioarekin audifonoak erabiltzen dituztenentzat.

     

 

 

  ERAKUSKETA   ARTISTEN ZERRENDA
  OBRA-SORTA   HEZKUNTZA JARDUERAK  

JARDUERAK

 

 

 OBRA-SORTA

 

UGARTE   ARTETA   TELLAECHE   VAZQUEZDIAZ

Ignacio Ugarte y Bereciarte
Las planchadoras (Lisatzaileak), 1889

 

 

Aurelio Arteta Errasti
María, 1917

 

 

Julián de Tellaeche y Aldasoro
Pescador vasco de Lekeitio (Lekeitioko arrantzalea), 1924

 

 

Daniel Vázquez Díaz
Paisaje de Fuenterrabía con dos marineros (Hondarribiko paisaia eta bi marinel)

OLASAGASTI   MONTES   LEKUONA

Jesús Olasagasti Irigoyen
La recogida de la manzana (Sagar-bilketa), 1930

 

  
 

Gaspar Montes Iturrioz
Paisaje con figuras (Paisaia eta figurak), 1938

 

 

Nicolás Lekuona Nazabal
Nace una diosa (Jainkosa bat jaio da), 1933-1934

 

BALERDI   OTEIZA   CHILLIDA   ZUMETA

Rafael Ruiz Balerdi
Composición 86-1 I (86-1 konposizioa I), 1986

 

 

Jorge Oteiza Embil
Hillargia. Ilargia Argi mugikor gisa, 1958

 

 

Eduardo Chillida Juantegi
Izenbururik gabea, 1969

 

 

 

José Luis Zumeta Etxeberria

Izenbururik gabea, 1975 

 

ASINS   AMONDARAIN   GOENAGA   SALAZAR

Elena Asins Rodríguez
Albiko Trikuharri I 

 

José Ramón Amondarain Ubarretxena
Izenbururik gabea, 2002

 

Juan Luis Goenaga Mendiola
Raices II (Sustraiak II), 1975

 

Dora Salazar Romo
Madonna, 2001

  ERAKUSKETA ARTISTEN ZERRENDA   OBRA-SORTA   HEZKUNTZA JARDUERAK  

JARDUERAK

 

 

talleres   

 

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

 

  • Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta
  • Igandero 12:00etatik 13:30era
  • Prezio orokorra: 3€, Gaztedi prezioa: 1€
  • Argibideak eta erreserbak 943 00 17 30 telefonoan

 


MISTERIOZKO ISTORIO PARTEKATUAK

 

 

Kutxa Kultur Artegunean jarritako arte-lanek bere aretoetan izandako gertaera izugarri bat kontatzen digute. Kolore, lerro, burdin eta harri artean, ausartzen zara misterioa argitzera?

 

     
MONTES  

JARDUERAK IKASLEENTZAT ETA KOLEKTIBOENTZAT


BISITA GIDATUA

Iraupena: 60 min.
Jardueraren kostua: 60€

BISITA-TAILERRA

Iraupena: 90 min.
Jardueraren kostua: 80€


Jarduera guztietan 25 parte-hartzaile izan daitezke gehienez

Jarduera hauez gain, edozein premia edo taldetara egokituriko jarduerak ere egin ditzakegu.

 

  ERAKUSKETA ARTISTEN ZERRENDA   OBRA-SORTA   HEZKUNTZA JARDUERAK  

JARDUERAK

 

 

ERAKUSKETAKO EGILEAK

 

Joxe Alberdi Elorza [Burruntxali]

Enrique Albizu Perurena

Vicente Ameztoy Olasagasti

José Ramón Amondarain Ubarretxena

José Ramón Anda Goikoetxea

Amable Arias Yebra

Aurelio Arteta Errasti

Elena Asins Rodríguez

Narciso Balenciaga Altuna

Ricardo Baroja y Nessi

Néstor Basterretxea Arzadun

Julio Beobide de Goiburu

Bernardino Bienabe Artía

Ángel Cabanas Oteiza

Marta Cárdenas Díaz de Espada

Eudardo Chillida Juantegi

Gonzalo Chillida Juantegi

Juan de Echevarría Zuricalday

Esther Ferrer Ruiz

Mauricio Flores Kaperotxipi

Menchu Gal Orendain

Luis García Ochoa Ibáñez

Juan Luis Goenaga Mendiola

Bonifacio Alfonso Gómez Fernández [Bonifacio]

Francisco Iturrino González

Koldobika Jauregi Zinkunegi

María Paz Jiménez Escudero

 

Jesus Mari Lazkano Pérez

Nicolás Lekuona Nazabal

Ascensio Martiarena Lascurain

Remigio Mendiburu Miranda

Gaspar Montes Iturrioz

Manu Muniategiandikoetxea Markiegi

Andrés Nagel Tejada

Jesús Olasagasti Irigoyen

Alfonso de Olivares

Jorge Oteiza Embil

Darío de Regoyos Valdés

Rafael Ruiz Balerdi

Elías Salaverría Inchaurrandieta

Dora Salazar Romo

José Antonio Sistiaga Mosso

Joaquín Sorolla y Bastida

Julián de Tellaeche y Aldasoro

Ignacio Ugarte y Bereciarte

Ricardo Ugarte Zubiarrain

Jenaro Urrutia Olaran

Juan Van Der Hammen y León

Daniel Vázquez Díaz

Darío Villalba Flórez

Ramón de Zubiaurre de Aguirrezabal

Valentín de Zubiaurre de Aguirrezabal

Ignacio Zuloaga Zabaleta

José Luis Zumeta Etxeberria

 

 

  ERAKUSKETA   ARTISTEN ZERRENDA
  OBRA-SORTA   HEZKUNTZA JARDUERAK  

JARDUERAK

 

 

historiaseusk

 

 

 

   

UGARTE

 

Ignacio Ugarte y Bereciarte

Las Planchadoras (Lisatzaileak), 1889

 

Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman Kutxa Fundazioaren Arte Bildumako lanen hautaketa berezian oinarritutako erakusketa da, joan den XX. mendean euskal arteak eta kulturak izandako bilakaera nabarmentzea duena helburu, aurreko eta ondoko mendeetan sartu-irtenak eginda.


Arte Bilduma hori Donostiako Aurrezki Kutxa eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxa 1990ean batu zirenean sortu zen, orduan egin baitzuten bat euren arte-ondareek ere. Bilduma horrek garaiarekin batera egin du aurrera, eta horixe du ezaugarri nagusietakoa; izan ere, sortu zenetik eta egunera arte, artelan berriak jasoz joan da, etengabe. Modu ugaritara joan da artelanak eskuratzen: erosketak, donazioak, sariak edota espazio jakin batzuetarako enkarguak bide, kasurako. Nolanahi ere, Bildumaren zati handi batek erakundeak artistekin izandako harreman zuzenean du jatorria; hala gertatu da, adibidez, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea eta Rafael Ruiz Balerdirekin, besteak beste.


Lotura harengatik eman diogu erakusketari Historia partekatuak izenburua. Bildumaren osaerari egiten dio erreferentzia, lotura estua baitu jaioleku izan duen lurraldeko gizartearen eta kulturaren bilakaerarekin, ondarearen ikerkuntzan eta zainketan oinarrituta, ezagutzak areagotzeko asmo sendoaz, eta, betiere, memoria gordetzeko baliabide gisa.


Hirurogeita hama lan biltzen dituen hautaketa txiki honetan, funtsean Euskadiko eta gehienbat Gipuzkoako artearen historian barna egiten da ibilbidea, begirada joan den mendeko arte-mugimendu nagusietan bilduta.

     

ARTETA

 

Aurelio Arteta

María, 1918

 

Erakusketari hasiera ematen dion aldia XIX. mendearen azken herena da. Une horretan, sortzaileek garai hartako bi arte-iturrietara zuzendu zuten euren arreta: Madrilera eta Erromara. Bertan, oraindik ere antzematen da, errealismo akademikoaren mugen barnean, argiaren eta kolorearen zentzuaren ikuspegi berria. Erroma izan zen, hain zuzen ere, Valentziako margolaritzaren korrontean funtsezkoa eta postinpresionismoaren ordezkari nagusia izandako Joaquín Sorolla margolariaren eta Ignacio Ugarteren arteko topaketa- eta eragin-gunea. Ugartek 1884an ezagutu zuen Sorolla, ikasketak amaitzera Italiako hiriburura joandakoan. Hasieran arte-eragin handia zen hura adiskidetasun bihurtu zen, Sorollak Zarautzera eta Donostiara egiten zituen bidaiak tarteko. Eta horrek eragin erabakigarria izan zuen, zalantzarik gabe, Ugarte XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Gipuzkoako arte-panoramako funtsezko irudi bihurtzeko orduan.


Aldi berean, eta, bereziki mendearen hasieran, lehen modernitate-seinaleak antzematen hasi ziren, akademizismoaren berezko ikuspegi arrazoitua eta neurritsua naturarekiko irekitasunaren eta inpresionismoaren irudikapenaren subjektibotasunaren alde utzita. Korronte horretako pertsona nabarmena izandako Darío de Regoyosek Bruselatik inportatu zuen hori, bere irakasle Carlos de Haes-ek gomendatuta, 1879an bertara joan ondoren.


Pixkanaka, Erromak galdu egin zuten bere hegemonia, eta Parisek hartu zuen burutza, modernitatearen gune bihurtuta. Hainbat margolari joan zen hara; Aurelio Arteta, Juan de Echevarría, Francisco Iturrino, Ignacio Zuloaga eta Daniel Vázquez Díaz, besteak beste. Mugimendu postinpresionistek (sinbolismoak, fauvismoak, nouzentismoak, kubismoak, futurismoa edo espresionismoak) erakarpen handia izan zuten artista horiengan, eta korronte horiek hainbaten lanetan islatuko ziren: Ignacio Zuloaga, Zubiaurre anaiak, Francisco Iturrino, Juan de Echevarría, Daniel Vázquez Díaz, Aurelio Arteta, Jesús Olasagasti, Bernardino Bienabe Artía edo Gaspar Montes Iturrioz, besteak beste.


Nazioarteko testuinguruak markatu zituen aldi horretako estiloak, baina euskal giroa jorratzen zuten garai horretako lanek. Immigrazioak eta industrializazioak aldatu egin zuten tokiko panorama, landa-paisaia hiritartzen joango zen, eta arteak laguntzen zituen burgesia sendotu zen hirietan. Baldintza horietan, «galdutako munduaren» nostalgia sortu zen, eta horrek abangoardiekin batera bizi diren gai kostunbristen eta tradizionalen sorrera eragiten du.

 

Beraz, horrela definitzen da atal honetan ikus daitezkeen hainbat lanen sorrera eragin zuen giroa; orduan, ezegonkortasun politikoa eta soziala arte-eremuan izandako irakidura handiarekin batera bizi zen. Asaldura-egoera hori gatazka zibilarekin burutu zen.

     

BALERDI

 

Rafael Ruiz Balerdi

Composición 86-1 I (86-1 konposizioa  I), 1986

 

Gerra Zibilak eta gerraosteak arrail handia ekarri zuten, eta krisi ekonomikoa, askatasunen murrizketa eta diaspora eragin zituen horrek. Gatazka amaitu orduko, Errepublikaren kausarekin bat egin zuten margolari askok erbestera jo behar izan zuten; esaterko, Aurelio Artetak, Mauricio Flores Kaperotxipik eta Julián de Tellaechek. Jorge Oteiza eta Narciso Balenciaga Amerikara joanak ziren. Nicolás Lekuonak bonbardaketa batean galdu zuen bizitza.


Gerraosteko urte horietan, bestalde, herrialdeko berezko balioetara itzuli zen artea; antzinako tradizioetara eta hizkuntzara. Lurraldean gelditu ziren artistek, gainera, ia ez zuten loturarik izan nazioartearekin, eta horrek izan zuen eraginik artelanen gaietan, ukitu tradizionalaren bidea hartu baitzuten.


Mendearen bigarren erdialdean hasi ziren artistak begirada berriro ere kanporantz zuzentzen, benetan berria zen artearekin nola-halako edozein konexio sortzeko irrikaz. Figurazio espresionistak aurrez izandako posizionamenduak gaitzetsi, eta mugimendu berritzaileak besarkatu zituzten, hala nola art autre (edo Frantziako informalismoa), Ipar Amerikako espresionismo abstraktua eta askoz surrealistagoa zen Alemaniako espresionismoa.


Estatu osoan, kuestionamendu plastiko berrien adierazgarrietan murgildu ziren gure artistak hurrengo bi hamarraldietan. Abstrakzioan kokaturiko hainbat talde sortu ziren: El Paso (1957) eta Dau al set (1948) Madrilen eta Katalunian, eta Gaur Taldea Gipuzkoan. Azken horrek abangoardia kosmopolita eta Euskal Eskolaren tradizioaren berreskurapena bateratzen ditu, eta honako hauek ditu kide: Amable Arias, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Rafael Ruiz Balerdi, José Antonio Sistiaga eta José Luis Zumeta. Guztiak daude Bilduman, bai eta erakusketa honetan bertan ere. Badira erakusketa honetan 50eko eta 60ko hamarkadetan euren obraren hasierako corpusa eraiki zuten beste artista batzuen piezak ere, ildo lirikoagoa dutenak, hala nola Vicente Ameztoy eta Gonzalo Chillida.

     

SALAZAR

 

Dora Salazar

Madonna, 2001

 

Erakusketaren hurrengo etapa 80ko urteetan murgiltzen da. Une horretan, beste bide batzuk hartu zituen Espainiako arteak; ordura artekoarekin zerikusirik ez zuten bideak.


1975ean, Franco hiltzean eta diktaduratik demokraziaranzko trantsizio-prozesua abian jartzean, garapen erradikalagoa izaten hasi zen mundu berri hura. Garai aztoratu eta zoragarri horietatik egin daitezkeen irakurketa guztietatik, artistikoak du funtsezko protagonismoa. Harreman berria sortu zen artearen eta politikaren artean, antifrankismoak utzi egin zion zentzua izateari, eta aski zabalduta zegoen ezjakintasunarekin lan egiten zuten modernitate-korronteak nabariagoak bihurtu ziren.


Artisten belaunaldiak, «euforia plastikoa» deitu genezakeena bultzatu zuen egoera politiko eta ekonomikoaren eraginez, estetika berriaren erreleboa hartu zuen, hizkuntza piktoriko abstraktuen defentsa amorratua eginez. Eta, horiekin batera, figuraziora, kontakizunera eta anekdotara itzuli zen margolari talde bat 80ko hamarkadan.


Ordutik gaur arte, aniztasuna izan da nagusi artearen sorkuntzan. Hainbat joera elkarrekin bizi dira. Euren lanaren koherentzia dela eta, Elena Asíns, Marta Cárdenas, Esther Ferrer, Dora Salazar, Andrés Nagel eta Darío Villalba artistak nabarmentzen dira.
Erakusketa ixteko, sortzaile garaikideen lanak ditugu: José Ramón Amondarain, Koldobika Jauregui, Jesus Mari Lazcano eta Manu Muniategiandikoetxea.

Balio beza hautaketa honek Euskadiko eta Gipuzkoako arteak azken mendean izandako bilakaera ezagutarazteko. Prozesu horretan, lekukoa baino gehiago da Kutxa: protagonista ere bada, erakusketak antolatzen zein bilduma osatzen egiten ari den lanari esker. Zorroztasunez eta ausardiaz dihardu zeregin horretan, zaindu eta zabaldu beharrekoa den ondarea osatuko duten artelanak hautatzen. Gizarteari bere jenio ospetsuenen testigantza itzultzeko modu bat delako hori.

 

Dolores Durán Úcar. Erakusketaren komisarioa