FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Banner Sala Kubo BILIN 1280x339 3.1

  ERAKUSKETA OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  



   LOLAGARRIDOPRINC  

 

LOLA GARRIDO BILDUMA

 

 

Argazkigintzaren historia eramangarria

 

 

 

2018ko azaroaren 23tik 2019ko otsailaren 17ra

 


Komisarioa: Anne Morin

 

Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu.Irudiak bilduma osatzen duten 700etik gora lanen artean hautatu dira.

 

 

Garridok berak dioen bezala, bere bilduma autobiografikoa da, eta bertan hainbat gai errepikatzen dira; esaterako, moda, emakumea eta abangoardiak.Erakusketa ikusterakoan jabetuko gara Lola Garridok bereziki maite dituela enkoadratze modernoa duten argazkiak, baita protagonista emakumeak dituztenak ere.Nolanahi ere, hainbat genero ikusiko ditugu irudikatuta.Besteak beste, erretratua, natura hila, hiri-paisaia, argazki dokumentala edo zientifikoa izango ditugu ikusgai mendebaldeko argazkigintzaren historiari eskainitako begirada osatu honetan.

 

Bildumak 1865etik gaur egunera arteko lanak biltzen ditu, baina corpus nagusia aurreko mendeko 20ko hamarkadatik 60ko hamarkadara arteko lanek osatzen dute. Hautaturiko irudietako asko memoria bisual garaikidearen zati dira. Robert Caparen 1937ko Miliziano baten heriotza garai guztietako argazki ezagunenetako bat bihurtu da. Beste horrenbeste esan daiteke Dorothea Langek 29ko Depresio Handiaren ondorengo AEBetako landaguneko bizi baldintzak dokumentatzeko 1936an egin zuen Ama emigrantea argazkiaz, Wanda Wulzek sinaturiko 1932ko Io+gatto fotomuntaketa bikainaz, edo Marilyn Monroeren azken argazki saioa biltzen duen Bern Sternen lanaz. René Magritte, Alexander Rodchenko, Robert Mapplethorpe, Henri Cartier-Bresson, Diane Ar­bus, Madame Yevondé edo Inge Morathen izenek areagotu egiten dute erakusketan aurki dezakegun artista-zerrendaren bikaintasuna.