GENERICO EUS 


 ERAKUSKETA: 


  

 Stil Life with Spider. California 2001UNAI SAN MARTÍN

 

Nostos

 

2022.03.04 - 2022.06.19

Komisarioa: María Millán

 

 

 

 

 

105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez Unai San Martínek gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe.  

 

San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber. Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.

 

Ez da ohikoa heliograbatuaren teknika –konplexua eta aspaldikoa– erabiltzen ausartzen diren artistak aurkitzea gaur egun. Prozesu berezia da, inondik ere: irudia kobrezko edo zinkezko plantxa batera eramaten da, hura tindatu egiten da, eta kalitatezko paper baten gainean inprimatzen da, grabatzeko torkulu batetik igaroaraziz.

 

Teknika hori XIX. mendearen amaieran garatu zen, argazki kopia ugari erreproduzitu ahal izateko. XX. mendearen lehenengo hamarraldietan izan zuen goreneko unea, eta garrantzizko argitalpen eta aldizkaritan erabili zuten, besteak beste Alfred Stieglitzek zuzendutako Camera Work aldizkarian. Hala ere, teknologia berriak eta merkeagoak direla eta, offset teknologia esaterako, heliograbatuaren prozesu arduratsu eta garestiagoa ez zen hain lehiakorra merkatuan. Edonola ere, heliograbatuekin lortutako irudien berezitasunari eta kalitateari esker, hainbat artista garaikidek teknika hori hautatu dute beren irudiak inprimatzeko. 

 

 


ARTISTA:  


 

ARTISTA Unai San Martín (Eibar, 1964)

 

 

Unai San Martínek pintore gisa hasi zuen bere ibilbide artistikoa, baina pinturatik aldendu zen, 1989an Morley College (Londres) eta Pratt Institute (New York) erakundeetatik igaro ondoren, bere ikuspegi sortzailea landu eta garatu baitzuen haietan photogravure (heliograbatua)  izenekoaren bidez, non argazkigintzaren eta grabatuaren arteak uztartzen baitira.

 

Teknika hori XIX. mendean hasi zen erabiltzen, eta garai hori hartzen dute erreferentziatzat egileak erabiltzen dituen kodeetako batzuek, bai tratamendu teknikoagatik, bai ikuspuntuagatik. Irudi horietan, tintak kotoizko papera zikintzea lortzen du haren esku adituak, tonu-sorta aberats batekin, beltz bizi batetik hasi eta paperaren zuriraino kasik, gonbidatuz ikusle arretatsua, obrak birsortzen dituen atmosferetan bildurik, irudiaren xehetasunetan atsegintzera.

 

 

1998an San Frantziskon jarri zen bizitzen. Eskolak eman ditu Berkleyko Kala Art Institute-n (Kalifornia), eta baita nazioarteko heliograbatu-lantegi ugaritan ere. Horrez gainera, teknika horretako aditu gisa lan egin du, besteak beste Moriyama, Araki edo Sidibé artistekin. San Martínen lanak saritu dituzte Calcografía Nacional, Gure Artea edo Marin Art Council-en (Kalifornia). Artistaren lanak bilduma pribatu zein publikoetan daude, esate baterako Bancroft Library, UC Berkeley, Reina Sofía Museo Nazionala edo Houston Museum of Fine Arts, Texas.

 

San Martinen lana hainbat galeria nazionaletan aurkeztu bada ere, Altxerri edo La Caja Negra, bereziki Estatu Batuetan eta Perun erakutsi dute. 2017an egin zituen banakako azken erakusketak San Anselmon (Kalifornia, Estatu Batuak) eta Guangxin (Txina).

 

Unai San Martín bere irudien sortzaile izateaz gainera, maisu grabatzailea ere izan da, eta bere garaiko artista nazioartekoen lana inprimatu du.

Argazkia: Ysabel Carlos 


HEZKUNTZA JARDUERAK:  


  

Bisita komentatuak:

Igandero

Doan

17:30 euskeraz  / 18:30 gazteleraz

Derrigorrezkoa da aurretik izena emateaT 943 251937, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

  


PROGRAMA PUBLIKOA: 


 

 

Mahai-ingurua: Unai San Martín eta María Millán, erakusketaren komisarioa

Martxoak 17, 18:00etan

Kutxa Kultur Plaza (4. solairua. Tabakalera)

Gaztelaniaz. Doakoa. Aldez aurretik eman behar da izena webgunearen bitartez

Streaming bidez emango da, Youtube kanalean

 

Markos Zapiainen Unai San Martín eta literatura hitzaldia 

Apirilak 26, 18:00etan

Ruiz Balerdi aretoa (4. solairua. Tabakalera)

Euskaraz. Doakoa. Aldez aurretik eman behar da izena webgunearen bitartez

Streaming bidez emango da, Youtube kanalean

 


 ERAKUSKETA-GIDA: 


   

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

folletocast

  


KATALOGOA:


  

UNAI SAN MARTÍNcatalogounaisanmartin

Nostos

Argitalpena euskeraz, gazteleraz eta inglesez

Salneurria:  30€ (BEZa barne)

 

 

 

 


 

 

#UnaiSanMartín

@arteguneakutxa