Banner Artegunea EU 1010x400 1.1 


 ERAKUSKETA: 


  

 American Girl Italy Americana Italia 1951RUTH ORKIN

Denboraren ilusioa

 

2022.07.07 - 2022.11.06

Komisarioa: Anne Morin

 

Emakume batentzat, XX. mendearen lehen erdian, Estatu Batuetan zinemagile-karrera egiteak oztopoz betetako bide bat gainditzea esan nahi zuen. Emakumeek «ametsen fabrika» hornitu bai, baina ezin zuten ametsik fabrikatu. Ruth Orkinek (Boston, 1921 – New York, 1985) alde batera utzi behar izan zuen zinemagile izateko ametsa, edo birbideratu behintzat, baina eragozpen horrexek eman zion, seguruenik, argazkilari gisa erakutsi zuen berezitasuna.


Izan ere, Orkinen obra lehen irudietatik bertatik aztertzen badugu, mamua hainbat itxura hartuta agertzen dela ikusiko dugu. Nolerebait, fotogramaren zartadura txiki-txiki horietan tartekatzen da eta hondo bikoitz bat iradokitzen du irudian; edo mugimenduaren fluxuak bere tempoa abiarazten duela sumatuko dugu. Txinparta bat, bere baitan «film-efektu» bat gordetzen duen aztarna bat, «iraupen-efektu» bat, kamera-trikimailu bat bezala simulatutako iraupen bat…, zeren, azken batean, zinema ez al da, bada, mugimenduaren artea, irudi finko batetik sortua?


Orkinek beti konbinatu zituen argazki-irudiaren ezaugarri tenporalak zinema simulatzeko. Sekuentziak, mugimenduaren deskonposizioa, bikoizketa, aldiberekotasuna…, haren ikusizko hizkuntza argazki-irudiaren eta zinemaren elkargunean dago, gelditasunaren eta mugimenduaren arteko bidegurutzean. Orkinen argazkia mestizajerako leku bat da, denbora eta mugimendua lehengoratzen dituen espazio bat, argazkigintzaren hizkuntza bere mugetatik harago bultzatzen duena, ilusioaren eta magiaren indarraren aurrean amore eman arte.


Erakusketa 4 ardatzatan banatuta dago, Ruth Orkinen argazkiek zinemarekin duten zorra ulertzeko aukera ematen dutenak

 

Fotografía: American Girl, Italy, 1951

 


ARTISTA:  


 

autorretrato Ruth Orkin (1921-1985)

 

Ruth Orkin —Mary Ruby zinema mutuko aktorearen alaba— Hollywood barneko korridoreetan hazi zen, 1920-1930 urteetan. Hamar urterekin jaso zuen bere lehen argazki-kamera, 39 zentaboko Univex bat, eta harekin hasi zen lehen argazkiak egiten. Baina Ruth Orkin benetan liluratu zuena mugimendudun irudia izan zen: zinema.
 
Denboraldi batez, mezulari gisa jardun zuen Metro Goldwin Mayer konpainian, sail batetik bestera azkar igaroz, baina betiere begirada han-hemen pausatzeko denbora hartuz, eta, segur aski, gauza asko ikasiz, behin eta berriro bere irudi finkoetan betikotu zituenak. Aldi berean, argazki-kazetaritza ikasi zuen, Los Angeles City Collegen, 40ko hamarkadaren hasieran, eta erreportaje-argazkilari gisa hasi zen lanean hainbat aldizkari ilustratutan: LIFE, Look, Ladies Home Journal…

Baina Orkinen lanak berekin dauka beti, modu inplizitu batean, zinemaren botere heuristikoarekiko lilura hori, eta bere bokazioa aurrera eramateko ezintasun horrek hura saihestera eta beste hizkuntza bat asmatzera eraman zuen: bi generoen arteko bidegurutzean, mugimendudun irudiaren eta irudi finkoaren arteko erdibide batean zegoen hizkuntza bat asmatzera, hain zuzen, etengabeko korrespondentzia induzitzen zuena bi tenporaltasun paraleloren artean. Bi lerro ezkutuko horiek elkar oztopatzen dute etengabe, bata bestean sartzen dira, bata bestearekin nahasten, bata bestearen gainean zabaltzen edo behin eta berriz tolesten.

Argazkia: Autoerretratua


HEZKUNTZA JARDUERAK:  


  

Bisita komentatuak:

Igandero | Doan

17:30etan euskeraz  / 18:30etan gazteleraz

Derrigorrezkoa da aurretik izena emateaT 943 251937, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

  


PROGRAMA PUBLIKOA: 


 

Elkarrizketak Ruth Orkinekin. Denboraren ilusioa.

Urriak 20 | 19:00etan

The Little Fugitive filmaren proiekzioa (1953. Zuzendariak eta gidoigileak: Ray Ashley, Morris Engel, Ruth Orkin. Jatorrizko Bertsioa Ingelesez Gaztelaniazko azpitituluekin, 80 min.) eta solasaldia erakusketaren komisario Anne Morinekin.

Zinema aretoa (Tabakalera, 1. solairua)

Sarrerak salgai, Tabakalerako ohiko salmenta guneetan

 


 ERAKUSKETA-GIDA: 


   

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

esku orkimn

  


 

 

#RuthOrkin

@arteguneakutxa