banner 1010x400px T next

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Jesus Uriarte Genrico 1010 x 400 px EU 


 ERAKUSKETA:   


 

 

chillidalanean1

JESUS URIARTE

CHILLIDA LANEAN

2024/03/15 - 2024/06/30

Komisarioa: Jon Uriarte

 

 Aurten betetzen dira ehun urte jaio zela Eduardo Chillida, eta Kutxa Fundazioak urteurren hori gogoratu nahi izan du. Horren harira antolatu da Jesus Uriartek egindako argazkien erakusketa.

Eduardo Chillidaren eskultura bat bere logotipoan erabiltzeaz gain, Kutxa Fundazioak paper garrantzitsua izan du Chillidaren ondarea zaindu eta sustatzeko. Bere lanarekin zerikusia duten erakusketen, ekitaldien eta jardueren antolaketan lagundu du, eta Chillida lanean erakusketa hau beste mugarri bat izango da.

 

Jon Uriarte izan da erakusketaren komisarioa, eta lau atal tematikotan egituratu du erakusketa. Lau atal horiek Chillidak landu zituen lau materialei dagozkie. Banaketa horrek erakusten dizkigu, artistaren lanaz haratago, nola aldatzen diren argazkilariaren lan-baldintzak batetik bestera, argazkilaria saiatzen baita sorkuntza-prozesuaren funtsezko alderdiak hautematen oztoporik egin gabe, ekoizpen-ingurunearen ezaugarrietara egokituz. Komisarioaren hitzetan, «prozesuan parte hartzen duten espazioak, denborak eta pertsonak erakusten dituzte irudiek (…), bi sortzaileen artean zegoen hurbiltasunetik eta denboran izan zuten lankidetzatik abiatuta».

 

Lurra

 

1995ean, Jesus Uriarte Frantziako Grasse herrira aldatu zen denboraldi batez, Hans Spinner zeramikariaren lantegira: Eduardo Chillida han ari zen lanean, lurrezko eskulturak egiten (Lurrak). Uriartek pixkana irabazi behar izan zuen bere lekua han. Egun haietako argazkien artean badira urrunetik, errespetuzko ikuspuntu batetik ateratakoak, baina baita gertutik ateratakoak ere. Uriartek artistaren kontzentrazioa jaso ahal izan zuen, baina baita Hans Spinner-ekiko jokoa eta sintonia ere.

 

Papera

Eduardo Chillidak Donostiako Villa Ingerborg etxean sortzen zituen bere marrazkiak, collageak eta grabitazioak. Uriartek Chillidaren sorkuntza-espaziorik intimoenean sartzeko askatasun horri esker, eskultorea lanean fotografiatzeko aukera izan zuen Uriartek, baita hark erabiltzen zituen tresnak xehetasunez dokumentatzeko ere, sabai-leihoetatik sartzen zen argi naturala baliatuta.

 

Altzairua

Jesus Uriartek 1977an fotografiatu zuen Peine del Viento [Haizearen orrazia] eskulturaren eraikuntza-prozesua, Eduardo Chillidarekin lanean hasi baino urte batzuk lehenago. Lan-baldintza zail eta gogorretan (mareak eta itsas enbatak) fotografiatutako langileen irudi ikonikoek agerian uzten dute eraikuntza-prozesuaren konplexutasuna eta artistaren eta industriako hainbat eragileren artean sortzen zen lankidetza estua.

Handik urte gutxira, Jesus Uriarte Chillidarekin hasi zen lan egiten eta sutegiko lan-prozesua dokumentatzen. Lan horietan eskultorea Fernando Mikelarena, Marcial Vidal eta Joaquín Goikoetxea laguntzaileekin batera ageri da lanean, langile bat balitz bezala. Uriartek ingurune horren baldintzetara egokitzen joan behar izan zuen (sua, mugimendua, sutegiko argitasun eskasa eta pelikularen sentikortasun mugatua), eta erabakiak azkar hartu behar izaten zituen. Hori are beharrezkoagoa izaten zen forja industrialetako eskala handiko altzairu-lanekin. Han, Uriartek oso tenperatura altuetan forjatzeko teknika konplexuak dokumentatu zituen; dozenaka langileren laguntza behar izaten zen eskultoreak espazio publikorako egin zituen eskultura monumental haiei forma emateko.

 

Hormigoia

Chillidaren hormigoizko lanen eraikuntza-prozesu industriala luzea eta konplexua zen: maketa batetik abiatuta, porexpanezko eredu bat eraikitzen zen, 1:1 eskalan eta kofratua industria-nabe batean; segidan, kofratua desmuntatu, eta berriro muntatzen zen eskultura jartzeko aukeratutako lekuan, eta, han, hormigoia isurtzen zen kofratuaren barruan. Logikoa denez, ezinbestekoa zen taldean lan egitea: José Antonio Fernández Ordóñezingeniaria, Jesus Aledo porexpana lantzen eta José Antonio Bereziartua arotza izan zituen laguntzaile nagusiak.

Uriartek, besteak beste, Gijoneko Elogio del Horizonte [Zeruertzaren laudorioa] edo Sevillako Monumento a la tolerancia [Tolerantziari monumentua] lanak egiteko prozesu osoa dokumentatu zuen. Lanketa-denbora luzeagoa behar zenez eta toki bakartuetan instalatzen zirenez, patxada handiagoz jarduteko aukera izan zuen Uriartek. Eskultura horien monumentaltasuna dela-eta, argazkilariak haien gainera edo langileek erabiltzen zituzten garabietara igo behar izan zuen, noiz edo noiz.

 

©Jesus Uriarte

©VEGAP, Eduardo Chillida. Donostia / San Sebastián, 2024.

 


ARGAZKILARIA:  


 

 Jesus UriarteJesus Uriarte (Passai Donibane, 1948)

 

Ekonomia Zientziak ikasten ari zela sortu zitzaion argazkilaritzarako interesa, 1970eko hamarkadaren hasieran. Aldi berean, José Llanos pintorearen bitartez, zeinaren familiak Pasaian igarotzen zituen udak, harremanetan jarri zen inguruko hainbat artistarekin, besteak beste, Rosa Valverde, Vicente Ameztoy, Ramón Zurriarain eta Andrés Nagel.

 

1975ean, ikasketak amaitu ondoren, Uriarte Estatu Batuetara joan zen zenbait hilabetez, eta han harremanak izan zituen Buffaloko Unibertsitateko Argazkilaritza departamentuarekin; baliabide harenganako interesa elikatzen jarraitu zuen han. Donostiara itzuli zenean, hainbat komunikabide sortu berrirekin lankidetzan hasi zen, hala nola Berriak, Egian eta Ere. Ondoren, 1976an, El País egunkarian hasi zen kolaboratzen, eta han jarraitu zuen lanean, kolaboratzaile gisa lehenik eta fotokazetari gisa ondoren, plantillan, berrogei urtez baino gehiagoz, erretiroa hartu zuen arte. El País egunkarian argitaratu zituen lehen argazkiak Andrés Nagel artistak Iruñean egindako erakusketa baten instalazioan eginak izan ziren. Uriarte hasia zen ordurako fotokazetari lanetan, artista donostiarraren lanen erreprodukzioak egiten (1970eko hamarkadaren erdialdea). Nagelentzat egiten zuen lanaren berri izan zuten inguruko beste artista batzuek, eta argazkilariarenganako interesa sortu zitzaien. Haien artean zegoen Eduardo Chillida, eta harekin hasi zen lanean, 1980ko hamarraldiaz geroztik; urte askoan jardun zuten elkarrekin lanean.

 

Jesus Uriarteren argazkiek XX. mendearen azken laurdenaren eta XXI. mendearen hasieraren arteko tartea hartzen dute. Haren artxiboan ehunka mila irudi daude Gipuzkoako gizartea dokumentatzen dutenak, konplexutasun sozial eta politiko handiko garaian; bestalde, hainbat eta hainbat argazki daude Donostiako giro artistiko eta kultural aberatsaren berri ematen dutenak. Uriarteren lana argazki pertsonalagoekin eta familiakoekin osatzen da, eta horietan guztiz aske uzten ditu bere asmamena eta humorea.

 


KOMISARIOA:  


 

Jon Uriarte (Hondarribia, 1980)

 

Komisarioa, ikertzailea eta irakaslea. Master in Algorithmic and Networked Photographyko zuzendarikidea da Elisavan eta Screen Walks online programaren komisarioa (Suitzako Fotomuseum Winterthur-ek eta Londresko The Photographers’-ek elkarlanean egina).

 

MACBA Ikasketa Zentroaren ikertzaile gonbidatua izan da, eta Observatori del Paisatge de Catalunya-ren Argazki Artxiboaren garapenean lan egin du.

 

Londresko The Photographers’ Gallery programaren komisario izan da, eta Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiarena 2020, 2021 eta 2022 edizioetan. Aurretik, Bartzelonako Fotocolectiniak bultzatutako DONE programaren komisario izan zen, zeinaren bitartez aztertzen baitiren irudiaren eraldaketa digitalak eta online eraldaketak. Parallel Platform of European Photography-k hautatuta, Currents Shift erakusketaren komisario izan zen Toulouseko Le Chateau D’Eau-n (Frantzia).

 

Widephoto kolektiboaren sortzaileetako bat da ̶ komisariotza eta kudeaketa kulturalerako ekimen independentea –, eta harekin komisariokide izan da hainbat erakusketa indibidual eta kolektibotan, performancetan eta tailerretan, Espainiako hainbat erakunderekin elkarlanean. Irakasle gisa, graduatu ondoko ikastaroen zuzendari izan da, argazkigintzako proiektuen jarraipena eta akonpainamendua egin izan du, bai eta argazkigintzako, zinemako eta diseinuko hainbat ikastetxetan aurkezpenak eta maisu-eskolak eman ere.

 

Nazioarteko hainbat komunikabide inprimatutan eta online bidezkotan argitaratu ditu saiakerak eta bestelako testuak, hala nola FOAM Magazine edo Il Gionarle Dell’Arte aldizkarietan, eta liburu akademikoetan eta ikerketa-liburuetan parte hartu du, honako hauetan besteak beste: The Routledge Companion to Photography, Representation and Social Justice (Moritz Neumüller-ek editatua eta Routledge Taylor & Francis Group-ek argitaratua), Curating Digital Art (Annette Dekker-ek editatua eta Valiz-ek argitaratua) eta Automated Photography (Milo Keller, Claus Gunti eta Florian Amoser-ek editatua eta Morell Books eta ECAL-ek argitaratua).

 


MEDIAZIOA:     


    

BISITA KOMENTATUAK

Igandero

17:30ean euskeraz  / 18:30ean gaztelaniaz

Sarrera doan izena emanda 943 251937 telefonoan, Aretoan bertan, edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. s

 

 

FAMILIENTZAKO TAILERRA

Argazkiaren soinuak tailerra, Lalala Soinu Gelarekin.

Apirilak 20, larunbata | 11:30 

6-12 urteko umeentzako, heldu batek lagunduta.

Zer soinu egiten dute lurrak, paperak, altzairuak eta hormigoiak? Lau material, Jesus Uriarteren lau argazkitan, Eduardo Chillidaren sorkuntza-prozesuaren soinu-paisaiara garamatzaten soinuak sortzeko inspirazio-iturri.

Euskaraz | 5 euro haur bakoitza. Helduak doan.

Plaza mugatuak | Eman izena hemen.

 


 PROGRAMA PUBLIKOA: 

 Deskargatu hemen programa publikoa


 

chillida-eusk

BISITA KOMENTATUA

Prozesuak, Nausica Sanchezek bisita komentatua, Chillida Lekuko Hezkuntza eta Ikerketako arduraduna.

Apirilak 11, osteguna | 18:30

Gaztelaniaz | Plaza mugatuak | Sarrera doan erreserbarekin.Eman izena hemen.

Chillida Leku Museoarekin lankidetzan

 

 

AURKEZPENA

Jesus Uriarte. Chillida lanean, argazki-liburuaren aurkezpena Jesus Uriarterekin eta Jon Uriarterekin

Maiatzaren 17a, ostirala | San Telmo Museoan

Gaztelaniaz | Sarrera libre leku-kopuru bete arte

San Telmo Museoaren eta Gabriela Cendoya Bergareche Collection  laguntzarekin

Jesus Uriartek Chillida lanean argazki-liburua aurkeztuko du. La Fábricak eta Kutxa Fundazioak argitaratu dute liburua, elkarlanean, Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoan 2024ko martxoaren 15etik ekainaren 30era erakusgai izango den izenburu bereko erakusketaren harira.

Argitalpen horretan Jon Uriarte komisarioaren testua ageri da, eta, horrekin batera, Jesus Uriartek Eduardo Chillida eskultorearen dokumentalista grafiko gisa egindako 200 argazki baino gehiago.

 

ARTXIBO IREKIA

Artxibo irekia: Jesus Uriarteren artxibo arteztuz..

Ekainak 13, osteguna | 18:30 | Ruiz Balerdi Aretoan (4.solairua - Tabakalera)

Parte-hartzaileak: Jesus Uriarte, Juanjo Aygües, Frantxi López Landatxe eta Arantza Uriarte.

Moderatzailea: Jon Uriarte

Gaztelaniaz | Plaza mugatuak | Beteta

 

Jesus Uriarteren (Pasai Donibane, 1948) artxiboan argazkilariak bere ibilbide profesionalean eta bizitzan egindako milaka argazki daude bilduta.

Argazki-funts horretan biltzen dira, besteak beste, 40 urtez baino gehiagoz fotokazetari gisa sortutako argazkiak, Eduardo Chillida eta Andrés Nagel eskultoreen dokumentalista grafiko gisa egindakoak, eta Segoviako Ihesa, Akelarre edo Albaniaren Konkista filmetako errodajeetan ateratako argazki finkoak. Argazkilariaren alderdi profesional horri artxibo pertsonala eransten zaio, eta, horrela, esparru intimo eta familiartekoena erakusten da.

Saio horretan, argazkilariaren bizitza biziari buruzko irudietan sakontzeko aukera izango da, hasi lehen argazkietatik eta lanbide bihurturik egin zituenetara, eta orobat izango da hainbat artista eta lagunekin izandako harremanean sakontzeko eta hainbat une historikoren lekuko izateko aukera. Jesús Uriartek bere artxiboa jarriko du ikusgarri, eta bere emazte Begoña Luxánekin orain arte digitalizatutako hamar mila argazki (1975-1986) baino gehiago erakutsiko dizkigu, funts horren handitasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera emanez. Hori guztia, artista ondo ezagutzen duten eta bere esparru profesional, kultural eta familiarteko une askotan parte hartu duten hiru lagunen eskutik.

 

 


KATALOGOA: 


Portada Chillida lanean        

KATALOGOA

 

JESUS URIARTE

Chillida lanean

HizkuntzakEuskeraz, gastelaniaz eta ingelesez.

Testuak: Jon Uriarte

Orrialde kopurua: 128

Argitaratze-urtea2024

Salneurria: 35€ (BEZa barne incluido)

La Fábrica-k eta Kutxa Fundazioak elkarlanean argitar

 

 


ERAKUSKETA-GIDA: 


     

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

chillida-eusk

  


 

  twitter-x

 

@arteguneakutxa

 

https://www.sala-kubo-aretoa.eus/index.php/en/component/content/article/18-publicaciones/1091-jesusuriarte-chillidalanean-eusk