ERAKUSKETA:
LÚA RIBEIRA
Zeruratzea
2023/03/17 - 2023/07/02
Komisarioa: Sonia Berger
Lúa Ribeira. Zeruratzea Lúa Ribeira argazkilariak 2016. eta 2020. urteen artean garatutako bost serie biltzen dituen proiektu bat da; Subida al cielo [Zeruratzea], Aristócratas [Aristokratak], Las visiones [Bisioak], La jungla [Oihana] eta Los afortunados [Zorionekoak]serieek osatzen dute, hain zuzen.
Bi solairutan erakusgai jarriko dira 74 lan, baita artistak irudiak bilatzeko baliatutako material lagungarriak ere; hala, haren lanari buruz orain arte egindako erakusketarik osoena eta zabalena izango da.
Bost serieak Lúak bitarte horretan garatutako lan-moldeari jarraituz sortuak izateak bateratzen ditu. Lan-molde horrek abiapuntu du artistaren galiziar nortasunaren zaurgarritasun sozio-historikoaren aitortza. Pertzepzio horrek atxikita dakar marjinekiko, bestetasunarekiko, bazterketaren mekanismoekiko eta kultura gailena zalantzan jartzeko interesa, baita muga horiek gainditzeko eta gizarte garaikideen parte diren komunitateen eta gizabanakoen artean ezartzen diren egiturazko bereizketetatik at lan egiteko desira ere, zeinak eraman baitu irudiak sortzera komunitate eta gizabanako horiekin batera, ohiko begirada hautsiz, behatzaile soilaren tokitik aldenduz eta topaketaren bidez posizio aktiboa hartuz.
Lúa Ribeira. Zeruratzeak hainbat lurraldetan kokatuta dago: Erresuma Batuko parke hotzetatik hasi, eta Maroko eta Europaren arteko eta Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugetaraino, tartean direla galiziar lur emankorrak eta andaluziar herri idor bat. Lurralde-hedadura gorabehera, metodologia partekatua izateak eta motibazio politikoak bateratzen ditu bost serieak:
Subida al cielo
Erakusketako lehen lana da, eta hari izena ematen diona. 2017an hasi zuen, eta Erresuma Batuan kokatuta dago, nagusiki. Lanaren abiapuntua da argazkiaren bidez irudi mitologikoago edo atenporalagoak sortzea, minarekin loturik, mina harturik elkartzen gaituen esperientzia gisa.
Eta asmo horren emaitza gisa, alboz albo ageri dira bi motatako erretratuak: bat, errealitate mundutarrari dagokiona, zeinetan sufritzen, pentsatzen, begiratzen eta amets egiten baitugu; eta bestea, pentsamendu edo amets horien xedearekin, irudimenarekin, mitologiarekin eta haren izakiekin lotuagoa, lasaitzen, baretzen eta beldurtzen (mozorroak, ikuskariak) duen dimentsioarekin lotua.
Aristócratas
Serie hau Galizian, bere sorterrian, desgaitasun intelektuala duen emakume talde bati arreta ematen dion erakunde erlijioso batekin lankidetzan sortua da. Bi udaz emakume horiekin izandako bizikidetzak eta egunerokotasuna haiekin partekatzeak aukera eman zion taldeari hurbiltzeko eta topagune bat sortzeko.
Esperientzia eraldatzaile hartatik abiatuta sortu zen argazkilaritzako lana egiteko aukera: «Orduan ekin nion ‘gaitasunaren’ ideiari buruz hausnartzeari, normaltasunari loturiko gizarte-eraikuntza gisa harturik; eta gogoetatzen hasi nintzen zer funtzio duen bereizteak –era honetako taldeetan bereizteak– gainerako gizartearentzat».
Las visiones
Las visiones Aste Santuko ospakizunak ditu ardatz, eta Espainiaren nortasun erlijioso antzinako eta kulturalaz dihardu.
Ribeira zuzenean hurbiltzen da Puente Genilen (Kordoba) duten tradizio erlijioso batera. Ospakizun horrek aukera ematen dio jolas egiteko errealitate horrekin eta alderdi espiritualago horrekin, halako eran non zentzua ematen baitio gai mundutarrago bati.
Artistak berak dioenez, «hemen, argazkia gertaera izan zen, gehiago; ospakizun sozialeko espazio baten barruan gertatzen den zerbait. Konturatu nintzen, ordea, edizio-prozesuarekin serietik ia erabat ezabatu ditudala prozesioari eta gertaerari bere horretan dagozkion aipamen oro».
La Jungla
Serie honetan, migrazioaren gaira hurbiltzen da, oso lurralde konplexu eta bortxazko batean, Mexiko eta AEB bereizten dituen mugan.
La Jungla migrazioari buruzko proiektu kolektibo modura hasi zen, Magnumeko argazkilari talde batekin, eta Subida al cielo osatzen duten gainerako serieen kezka berak eta ikuspegi bera partekatzen ditu: espazio mugatu batean lan egiteko ideia eta han bizi diren pertsonekin lotura bat ezartzeko ideia.
Kazetaritzako hizkuntzatik urrun dagoen hizkuntza bat baliatuz, modu kontzienteki anbiguoagoan heldu zion proiektuari: «Irmo heltzen diot hizkuntza bisualaren anbiguotasunari, baieztapenik ez egiteko. Ongi dagoenaren eta gaizki dagoenaren gainean nabarmen ez eragitean datzan lerro mehe horretan mugitzen naiz, hori guztia zalantzan jarriz, gehiago. Sartzen naiz toki batzuetan non hartzen baitut nik ere posizio kaltebera eta uzten baitut besteek eraman nazaten, izateko edo elkarrekin erlazionatzeko beste modu batzuk eratzeko. Horregatik interesatzen zait hizkuntza bisuala hainbeste, asertibitaterik ez dagoelako».
Los afortunados
Los Afortunados obrarik berriena du. Melillan sortu zuen, Marokotik Europara iristeko ahaleginetan ziharduen gazte talde batekin.La Jungla lanean bezala, Lúa ohartzen da posible dela ezezaguna duen toki lan egitea eta bizikidetzaren bidez sortuz joatea lotura eta trukerako espazioak, zeinak atea ireki baitzien esanguratsuak izanik ere landuko zituenik sekula pentsatu ez zuen gaiei.
Artistaren asmoa da lan honen bidez modu metaforiko edo alegorikoagoanislatzea gazte horiek bizitzen ari diren arrisku egoerak, adrenalina, superbibentzia, estrategia iraunkorra eta anaitasuna, hainbat urtez eraikitzen ari den ikuspegi mediatiko horri aurre eginez.
Zirriborroak, pinturak, irudiak
Azkenik, artistaren lan-prozesua ere erakusgai izango da, partez, lau mahaitan: koadernoetan sortutako zirriborroak, idatziak, aipuak, pinturak… Artistaren aurre-azterketaren emaitzak, haren lan-moldea elikatzen dutenak.
Irudia: Lúa Ribeira. [ Mendian barrezka]. Vision (2017)
ARTISTA:
Lúa Ribeira (As Pontes, 1986)
Lúa Ribeira (As Pontes, Galizia, 1986) argazkilaria da, eta Magnum Photos (Bristol, Erresuma Batua) elkarteko bazkidea, 2018az geroztik. Diseinu Grafikoko gradua atera zuen Bartzelonako Bau Escola de Dissenyn, eta Argazkilaritza Dokumentaleko gradua eskuratu zuen Hego Galesko Unibertsitatean (Newport, Erresuma Batuak). Taillerrak eman ditu zenbait unibertsitatetan, irakasle gonbidatu gisa.
Firecracker Grant for Women in Photography eta Jerwood/Photoworks sariak jaso zituen 2018an, eta Foam Paul Huf eta Prix Pictet sarietako izendatu zuten 2019an.
Haren lanak liburu-formatuan plazaratu ditu Fishbarrek (Londres, 2017), eta orobat agertu dira Thames and Hudsonek argitaratzen duen Firecrackers: Female Photographer Now agerkarian, baita Raw View Magazine aldizkarian ere, "Women looking at Women" alean.
Bakarkako nahiz taldeko nazioarteko erakusketetan erakusgai izan ditu lanak, ICP (New York), Impressions Gallery (Bradford), Ffotogallery (Cardiff), Belfast Exposed, the Beijing International Photography Biennale eta beste zenbaitetan.
HEZKUNTZA JARDUERAK:
Bisita komentatuak:
Igandero
Doan
17:30 euskeraz / 18:30 gaztelaniaz
Derrigorrezkoa da aldetik izena ematea: T 943 251937 Aretoan bertan edo:
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
s
PROGRAMA PUBLIKOA:
Elkarrizketa Lúa Ribeira artista eta Sonia Berger komisario eta editorearen artean - BETETA-
Apirilak 20a | 18:30
Ruiz Balerdi Aretoa(4.solairua. Tabakalera)
Gaztelaniaz | Doan.
Aldez aurretik eman beha da izena derrigorrez. Webgunearen bitartez.
Streamingen bidez emango da Youtube kanalean.
ERAKUSKETA-GIDA:
Deskargatu hemen erakusketa-gida:
KATALOGOA:
LÚA RIBEIRA
Zeruratzea
DALPINE Editorea
Euskera - Gazteleraz
Salneurria: 52€ (BEZa barne)
@arteguneakutxa