ERAKUSKETA | BERENICE ABBOTT | OBRAK | PUBLIKO OROKORRA | HEZKUNTZA JARDUERAK |
![]() |
BERENICE ABBOTT
Topografiak
2017ko azaroaren 24tik 2018ko martxoaren 25era
|
|
© Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images. Howard Greenberg Galler yesker , Nueva York. |
Komisarioa: Anne Morin |
|
Erakusketa honek Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren ibilbidea errepasatzen du.Argazkigintzaren historiako ezezagun handietako bat da bera.
82 argazkik osatzen dute erakusketa, hiru ataletan banaturik daude eta erakusketa-aretoko bi solairuak hartzen dituzte.
Erakusketaren lehen zatian artistaren lehen urteak ezagutuko ditugu: Parisen, Belle Époque garaian, gizarte intelektual eta artistikoko pertsona ospetsu ezagunen erretratugilea izan zen.
Bigarren atalean haren argazki zientifikoak ikusiko ditugu.Gutxi ezagutzen diren lanak, Berenice Abbottek bere garaiko zientzia-aurrerapenekiko zuen interesaren emaitza.Hainbat fenomeno fisikori buruz hark egindako argazkiek ulergarri egiten dute Zientzia begi profanoetarako.
Erakusketaren hirugarren atala bigarren solairuan dago, eta haren lan eta proiektu pertsonal handia erakusten digu:Changing New York.Berebiziko dokumentua da New York hiriaren eraldaketaz XX. mendearen lehen herenean.
Berenice Abbott argazkilari nekaezin eta polifazetikoa izan zen, eta haren lanek eragin berezia izan zuten XX. mendeko argazkilaritza dokumental eta artistikoan.Baina horrek ez zuen eragotzi gutxietsia izatea, eta ez zuten aintzat hartu zahartu zen arte.
Emakume honek gaitasun handia erakutsi zuen beti familia-, ekonomia- eta lan-arloko gabeziak gainditu eta aurrera egiteko.
Erakusketa hau Berenice Abbotten garaipena da, eta aukera paregabea da Artearen historiako liburuetan ahazturiko artista honen lana eta pertsona ezagutzeko. |
||