banner NB 1010x400

 

 

 

 


 ERAUSKETA:


 

 

esku-jokoa

 

 

Nestor Basterretxea

 

ARGAZKIGINTZAREN BITARTEZ 

 

2020.03.06 - 2020.10.12

 

Komisarioa: Peio Aguirre

 

 © Nestor Basterretxea, VEGAP, Donostia / San Sebatián, 2020

     Esku-jokoa - Juego de manos, c. 1956

 

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, artista geldiezina eta bere lanari emana, beti interesa pizten duena, haren lanak analisi eta hurbilketa ugari egiteko aukera ematen du eta. Eskultura, pintura, diseinu industriala, zinema, argazkilaritza, obra grafikoa; erakusketa ugari egin dira haren obrarekin, eta asko idatzi da hari buruz, baina ez da agortzen.

Peio Agirrek berak 2013an Bilboko Arte Ederren Museoan komisariatutako erakusketa handiaren ondoren, Kutxa Kultur Artegunean egindako honek beste ekarpen bat izan nahi du, Nestor Basterretxearen argazki- eta film-lana sakon ezagutzera ematen baitu lehen aldiz.

Horrela, balio ukaezina duen euskal artista honen sorkuntza-lana ezagutarazten laguntzen du Kutxa Fundazioak, eta, aldi berean, prestakuntzari irekitzen dio bere erakustokia, Elías Querejeta Zine Eskolarekin duen lankidetzari esker.

Nestor Basterretxea artista emankorra izan zen, modernitatearen oinordeko baten erabakitasunez arte guztietan jardundakoa. Lehenik margolari, 1960an eskulturara igaro zen.Euskal zinemaren aitzindari ere izan zen, diseinu industrial eta grafikoa landu zuen, arkitektura ezinezkoekin amets egin zuen, idatzi eta argazki ugari ere egin zituen.Bere lehen harremana argazkigintzarekin berrogeiko urteetan izan zuen Buenos Airesen, bere hasi berritako margolanen dokumentazio gisa.Orduan artista-nortasuna lantzen hasi zen autorretratuen bidez..Bere ibilbidean askotariko erregistrotan jo zuen argazkigintzara:familia-argazkiak, bere eta beste batzuen eskultura irudikatzeko, bidaia- eta erreportaje-koaderno gisa, jolas eta estudioko argazkiak, «esperimentala» fotogramatan, ikerketa etnografiko gisa, dokumentaletarako landa-lana —bereziki Amalur (1966-1968), Fernando Larruquert-ekin batera zuzendu zuena—, publizitaterako argazkigintza (garai hartan berak Irunen beste batzuekin sortua zuen Biok altzari-enpresarako), collage eta fotomuntaketak, etab.Modalitate hauetako bakoitzean sistematizatu gabe, guztietan ikertu zuen patroi estilistikoak, formaren eta edukiaren arteko loturak ezarriz.

Artean, bere inter-diziplina guztian baliatu zuen heterogeneotasun berbera agertzen da baliabide teknikoaren aniztasunean.Hirurogei urte baino gehiagoan, irudi teknikoarekiko izan zuen kezka honen emaitza artistak bizitzan zehar metatu zuen argazki-funts zabala, formatu askotakoa, da.

Erakusketa honetan asmo nagusia ikusleari artista-begirada erakustea da, baliabidearen erabilera anitz honen bidez. Lotura duten hiru zatik osatzen dute erakusketa: 1) lehen ikerketa-lana Hondarribiko Idurmendieta baserrian dagoen argazki-funtsean eta ondorioz aurkezturiko positibo sorta; 2) irudi-dokumentuen ikerketa horretatik abiaturik egindako ikus-entzunezko dokumental/saiakera; eta 3) artistak denboran zehar grabatu zuen film-metraje argitaratu gabea Super 8an.

Hiru irudi-multzo hauen arteko loturek bizi-ibilbide edo erromantze bat marraztu nahi dute irudiaren bitartez. 

 


ARTISTA:


 

 nestorbasterretxeaNESTOR BASTERRETXEA (Bermeo, 1924)

Bermeon (Bizkaia) jaio zen, 1924ko maiatzaren 6an.

Hamabi urterekin atzerrira joan zen: bost urte igaro zituen Frantzian eta hamaika Argentinan.

Buenos Airesen, publizitatean espezializatu eta eraikuntza karrera ikasi zuen.

1950ean, bere lanen erakusketa ipini zuen Buenos Aireseko Peuser aretoan.Halaber, erakusketa kolektiboetan ere parte hartu zuen, Argentinan eta Uruguain.

Euskal Herrira itzulita, 1952an, Arantzazuko kriptarako horma-irudien lehiaketa irabazi zuen.1956an, hainbat horma-irudi margotu zituen Tarragonako Unibertsitate Laboralean.

1957an, erakusketa indibiduala Madrilgo Sala Negra aretoan.Equipo 57 taldearen sortzaileetako bat izan zen.

1958an, Bruselako Nazioarteko Erakusketako Espainiako Pabilioiaren lehiaketa irabazi zuen taldeko kide izan zen.

Diseinatzaile gisa aritu zen Madrilgo H Muebles enpresan.

1960an, erakusketa bat ipini zuen Madrilgo Sala Neblí aretoan Jorge Oteizarekin batera.50eko hamarkadaren amaieran, Irunen finkatu zen, Frantziako hiribidean, etxebizitza-estudio batean, Oteizarekin batera.Mugako hirian, Biok enpresa sortu zuen, diseinu modernoko altzariak egiteko.

1963an, lehenengo film laburra zuzendu zuen: Operación H. Ondoren egin zituen: Pelotari (1964), Alquezar (1966) eta Amalur. 1968an, filmak egiten jarraitu zuen, Fernando Larruquertekin batera.1973 eta 1975 artean, hainbat eskultura egin zituen Euskal Sail Kosmogonikoaren barnean.

1987an, erakusketa antologiko bat eskaini zion Madrilgo Arte Garaikideko Espainiako Museoak.

1966tik aurrera, eskultura publiko enblematikoak egin zituen. Besteak beste:Gorazarre Iztueta dantzariari (1967), Araba / Gorazarre Pio Barojari (1972), Gorazarre itsasoan hildako marinelei (1973), Bakearen usoa (1988), Arriarango urtegia (1993).1983an, Izaro sortu zuen, Gasteizko Eusko Legebiltzarreko eskultura eta sinbolo.

2006an, bere memorien liburua argitaratu zuen: Crónica errante y una miscelánea (Alberdania).

2013an, Forma eta unibertsoa izeneko atzera begirako erakusketa eskaini zion Bilboko Arte Ederren Museoak.

2014ko uztailaren 12an hil zen.

 

 

 


 LOTUTAKO JARDUERAK:


 

 

HITZALDIA

DATA BERRIA!

Peio Aguirre, erakusketaren komisarioa

Testuingurua eta estetika Nestor Basterretxearen begirada fotografikoan Peio Aguirreren eskutik, erakusketako komisarioa.

Irailaren 30ean / 19:00etan, Kutxa Kultur Plazan (4.solairua, Tabakalera)

Gaztelaniaz. Streaming bidezko emankizuna

Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Nestor Basterretxea by… Maider Oleaga 

BETETA

Irailaren 24an, 18:30ean, Kutxa Kultur Artegunea aretoan 

Bisita gidatua erakusketara Maider Oleaga zinema-zuzendariaren eskutik.

Euskaraz. Doan. Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Proiekzioa Tabakalerarekin lankidetzan 

Urriaren 1ean, 19:00etan, Tabakalerako zineman (1. solairua) 

Hiru film labur hauek emango dira: Casa vacía (2012), Jesús Mª Palaciosena; Tienes plena libertad para proyectar (2017), Telmo Basterretxearena; eta Un retrato de N.B. (2020), Peio Agirrerena. Emanaldien ondoren eztabaida, Lur Olaizolak moderatuta. 

Sarrerak salgai Tabakaleran ohiko lekuetan. 

 

Nestor Basterretxea by… Elías Querejeta Zine Eskola 

Urriaren 8an, 18:30ean, Kutxa Kultur Artegunea aretoan 

Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek (Jone Aranzabal, Marc Barceló, Daniela Delgado, Mariana Sánchez eta Hella Spinelli-k) erakusketaren film-zatian egin dituzten komisario-lanak azalduko dituzte.  

Gaztelaniaz. Doan. Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


JARDUERAK:


Doako bisita gidatuak

*irailean hasiko dira

Igandero

17:30ean euskeraz / 18:30ean gaztelaniaz

Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


KATALOGOA:



NESTORBASTERRETXEA-KATALOGOA

 

 

BASTERRETXEA

ARGAZKIGINTZAREN BITARTEZ

Salneurria: 25 € (BEZa barne)

 

 

 

 

 

 

Nestor Basterretxea by… Maider Oleaga 

Irailaren 24an, 18:30ean, Kutxa Kultur Artegunea aretoan 

Bisita gidatua erakusketara Maider Oleaga zinema-zuzendariaren eskutik.

Euskaraz. Doan, aurrez izena emanda. 

 

Proiekzioa Tabakalerarekin lankidetzan 

Urriaren 1ean, 19:00etan, Tabakalerako zineman (1. solairua) 

Hiru film labur hauek emango dira: Casa vacía (2012), Jesús Mª Palaciosena; Tienes plena libertad para proyectar (2017), Telmo Basterretxearena; eta Un retrato de N.B. (2020), Peio Agirrerena. Emanaldien ondoren eztabaida, Lur Olaizolak moderatuta. 

Sarrerak salgai Tabakaleran ohiko lekuetan. 

 

Nestor Basterretxea by… Elías Querejeta Zine Eskola 

Urriaren 8an, 18:30ean, Kutxa Kultur Artegunea aretoan 

Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek (Jone Aranzabal, Marc Barceló, Daniela Delgado, Mariana Sánchez eta Hella Spinelli-k) erakusketaren film-zatian egin dituzten komisario-lanak azalduko dituzte.  

Gaztelaniaz. Doan, aurrez izena emanda. 

Banner Artegunea BILIN 1010x400 1.1

 


 ERAKUSKETA:


 

cazenave

  

Jon Cazenave

 

GALERNA

 

2020.11.06 - 2021.02.14

 

Komisarioa: Fannie Escoulen

 

  

Galerna euskal arimaren ikusizko proiektu oso landua eta subjektiboa da, Jon Cazenave argazkilariak 2007tik aurrera garatua.Proiektuaren abiapuntua euskal gatazkaren azterketa ausartetik abiatzen da, eta modu generikoagoan bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sartzen da.

Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, baizik eta urteak igaro ahala partikularretik unibertsalera, konkretutik abstraktura eboluzionatzen du. Galerna hasiera- eta jaiotza-bidaia bat daErantzun eztabaidaezin eta ziurrez beteriko helmuga batera eraman beharrean, jatorri guztien jatorrira eramaten gaituen bidaia da, baretasun-lurralde bakarrera, berak erantzun posible bakar gisa proposatzen duenera.

Erakusketa argi eta garbi bereizitako 8 gunetan egituratzen da: Sarrera, Gatazka, Basoa, Paisaia, Haitzuloa, Itsaso hedatua, Geometria eta paisaia, Harriak eta pigmentua, bidaia pertsonal baten etapak.

Argazkiek, risografiek eta Ama Lur filmak ibilbide bat marrazten dute, eta horren bidez artistak bere nortasuna aztertzen du bere inguruneari dagokionez. Bide horretan, natura agertzen da azkenean elementu askatzaile gisa.

Hasierako tentsio eta beltz sakonetik abiatuta, baso misteriotsutik eta haitzulotik-gizakiak, edozein kutsadura-modutatik libre, atseden har dezakeen espazio huts gisa ulertuta- igaroz, bisitariak itsaso haserretuari aurre egin behar dio, bere aurrean bi pieza monumentaletan altxatzen delarik:enbata bortitzetan ateratako 24 argazkiz osatutako panel bat, lehorraren kontra haustean olatuen indarra erakusten duena; eta beste bat, itsasoaren arnasketa irudikatzen duten 210 irudiz osatua, arroken kontra talka egiten duten olatuen argazkiak, 6 minututan zehar eginak.

Amorruaren ondoren, baretasuna.Cazenave mendira hurbiltzen da, eta han agerian uzten du naturalaren geometria, askapena, babesa eta baretasuna ematen dizkiona.

Cazenavek 10 irudiz osatutako serie batekin amaitzen du bere ibilbide berezia, non bere bilaketari, zalantzarik gabe azkena, erantzun berri bat ematen dion. Koloretako pigmentuz hornitzen da, lurreko substratuak, berak jaso eta bere bidean aurkitzen dituen uharri edo errekarrien gainean kokatzen dituenak. Hainbeste irudiren ondoren, lurretik datorren harri hori bihurtuko da fotografia dezakeen gauza bakarra, aurkikuntzarik arkaikoena eta intimoena.Bidaia luze baten ondoren, harri horiek margotzen ditu bere etxean. Jada ez du argazki gehiago egiten, ezta kanpoko argia atzematen ere. Orain, bere barrutik, eraikitzen eta sortzen ditu irudiak.

 


ARTISTA:


 

 RetratoJCAJON CAZENAVE (Donostian, 1978)

 

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean (2001).

Izaera intimoko ikuspegi antropologikotik hurbildu zen argazkilaritzara, eta sorkuntza garaikideari arbasoen ikur eta sinboloak eransten dizkion hizkuntza bat garatu zuen ondoren.

Erakunde publiko zein pribatuetan erakutsi dira bere lanak, hala nola Canal de Isabel II Aretoa (Espainia), Caixa Forum (Espainia), Palacio de Cibeles Zentroa (Espainia), CCCB (Espainia), Museo Jorge Oteiza Fundazioa (Espainia), Guangdong Museum of Art (Txina), Museum Belvédère (Herbehereak) eta Fotomuseum Antwerp (Belgika).

Nazioarteko hainbat ekitalditan parte hartu du, eta horien artean nabarmentzekoak dira: Les Rencontres de la Photographie d´Arles (Frantzia), Noorderlicht Photofestival (Herbehereak), Guangzhou Image Triennial (Txina), BIENALSUR Hego Amerikako Arte Garaikideko Nazioarteko Biurtekoa (Argentina), Foto México (Mexiko) eta PHotoESPAÑA (Espainia).

Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere argazkiak, besteak beste, El País SemanalVogue UKHarper´s Bazaar eta M le magazine du Monde, eta baita aldizkari espezializatuetan ere: El CulturalGUP MagazineDienacht MagazineL´oeil de la Photographie eta 30y3 Spanish Photography.

Hainbat lehiaketatan jaso ditu aitorpenak, PHotoESPAÑA, Tokyo International Photography Award, PDN Award, Voies Off Arles, FotoPres La Caixa, Fundación Santa María de Albarracín de Fotografía Beka edo Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen Beka.

 

 

Informazio gehiago: www.joncazenave.com

 


 LOTUTAKO JARDUERAK:


 

Bisita gidatuak Jon Cazenaveren eskutik:

Gazteleniaz:

Azaroak 19a 18.30 / Doan  - BETETA-

Urtarrilak 14a  / 18.30 / Doan - BETETA-

Euskeraz:

Azaroak 26a / 18.30 / Doan - BETETA-

Otsailak 4a / 18.30 / Doan - BETETA-

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Irudi (bidez) izatea. Jon Cazenaveren tailerra

Abenduak 4-8

Lekua: Sortzaileen Gunean. Tabakalera

Prezioa: 185€

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. 

Plaza mugatuak

Programa osoa

Informazioa gehiagorako:  T 943 251934  /  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.  

 

Galerna hitzaldi-solasaldia, Jon Cazenaverekin

Abenduak 12a / 12:00h

Jarduera hau Gabriela Cendoya Bergareche Bildumari loturik prestatuko jardueren barruan sartzen da.

Lekua: San Telmo Museoan  (Donostian). 

Euskeraz / Doan 

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea  Museoaren webgunean

 

Galerna by… Oskar Alegria

Abenduak 17a / 18:30 

Bisita gidatua erakusketara 

Euskeraz / Doan

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Hamaika. Argazkigintzaren euskarri anitzat Tailerra

Urtarrilak 30a /  10:30-17:30

Lekua: Medialab (2.solairua -  Tabakalera)

Euskaraz /  Plaza mugatuak

Izena emateko eta informazio gehiagorako  Tabakaleraren webgunean

 

Galerna by… Ana Galarraga

Otsailak 11 / 18:30

Bisita gidatua erakusketara 

Euskeraz / Doan

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


JARDUERAK:


Doako bisita gidatuak:

Igandero

17:30ean euskeraz / 18:30ean gaztelaniaz

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


 LIBURUXKA:


 

Deskargatu hemen erakusketaren liburuxka:

folleto eusk

 


KATALOGOA:


  

 

JON CAZENAVECAZENAVE-KATALOGOA

GALERNA

Euskeraz-gazteleraz edo ingelesez-frantsese edizioak.

Salneurria: 42 € (BEZa barne)