banner 1010x400px T next

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Isabel Azk Generico 1010 x 400 px EU 


 ERAKUSKETA: 


  

Turistas Palacio Topkapi

ISABEL AZKARATE

2023.12.02 - 2024.02.25

Komisarioa: Silvia Omedes

 

Silvia Omedes (Photographic Social Vision Fundazioa) du erakusketak komisario, eta Isabel Azkarateren Artxiboak egindako dohaintza eskuzabala ospatzen du. Artxiboa 175.000 objektu baino gehiagok osatuta dago, guztira, kontuan hartuta negatiboak eta diapositibak, kamerak, katalogoak nahiz prentsako jatorrizko argitalpenak. Kutxa Fundazioaren Fototeka arduratzen da, gaur egun, haren funtsa zaintzeaz, eta, hala, erakunde horrek bermatuko du haren kontserbazioa, ikerketa eta zabalkundea. 

Kutxa Fundazioak ekoiztutako erakusketa honek ia 300 kopia aurkezten ditu, horietako asko argitaratu gabeak, Isabel Azkaratek 1978tik 2006ra egindakoak. Bere helburu nagusia Euskadiko lehen emakume fotokazetaritzat hartzen den ondarea ezagutzea da. Hala, atzera begirako erakusketa bat antolatu da, zeinaren bidez ikusgarritasuna emango baitzaio irudien kantitateagatik ez ezik haien kalitateagatik zinez oparoa den artxibo bati eta zeinarengandik espero baitugu herritarren nahiz ikertzaileen akuilu izatea, artxibora jo dezaten gure azkenaldiko historiaren bestelako irakurketak eta interpretazioak eratzeko.  

Erakusketa gaikako 7 ataletan antolatuta dago:

Bartzelona

Atal honetan Isabel Azkarateren lehen argazkilaritza-lanak bildu dira, Bartzelonan landutakoak 1978-1979. urteetan. Hain zuzen ere, Kataluniara jo zuen, Bartzelonako Centre Internacional de Fotografia (CFIB) ikastegian ikastera. Lehen irudi-saila Els Encants azokan egin izanak argi erakusten du egilearen asmoa: harekin abiatu zuen Azkaratek enpatia-ariketa miresgarri baten bidez bizitzeko modu desberdinak erregistratzeko lan zorrotza.  

Etapa hartan ezagutu zituen mugimendu artistiko katalaneko zenbait sortzaile, hala nola Fernando Amat, Xavier Mariscaleta Bigas Luna, eta haiek ireki zioten lehen lan profesionalak egiteko bidea. Horien artean aipatzekoak ditu Mater Amantísima filmeko (1980) argazki finkoa (1980) eta New Yorki buruko argazki-erreportajea, Dunia aldizkariarentzat egina, lehen argitalpena eta bere ibilbide profesionalari hasiera eman ziona.

Ameriketako esperientzia

 

CFIBeko zuzendariaren gomendioei jarraituz, Rochesterrera (New York) aldatu zenIsabel 1980an, Visual Studies Workshops ospetsuetan ikastera, Nathan Lyons irakasle zuela. Beste tailer batzuk egin zituen New Schoolen eta International Center of Photography (ICP) zentroan, eta kaleko argazkilaritzaren generora (street photography) bideratu zuen bere ikaskuntza. Lisette Model argazkilari ezagunak hirian erreportajeak egitera bultzatu zuen.

Tailer haiek jakin-mina areagotu zioten Isabeli, eta kalera irten eta inguruko jendeari behatzera eta erretratatzera eraman zuten. Argazkiak koloretan errebelatzeko teknika eta goma bikromatatuak lantzekoa ikertu zituen, besteak beste. Zalantzarik gabe, New York akuilu ezin hobea izan zen Isabel Azkarateren moduko emakume batentzat, beti izan baitu ezarritako ordena zalantzan jartzeko eta bidean topatzen dituen pertsonen askotariko nortasunetan sakontzeko interesa.

 

Albistea dokumentatzea

 

Isabel Azkarate 1981ean itzuli zen Donostiara, enkarguak jaso eta hedabideentzat lan egiteko prest. Tentsio handiko unea bizi zen Euskal Herrian –ETAren eta GALen terrorismoa, euskal industria-sarea suntsitzea, gizarte-gatazka gogorrak eta greba orokorrak, gazteen artean droga hedatzea–, baina aldi berean sortu zen nortasuna eta adierazpen-askatasuna aldarrikatzen zituen kontrakultura sendo bat ere. Testuinguru hartan, 1983 eta 1985 bitartean, La Voz de Euskadi egunkari sortu berrian aritu zen: orotariko gaiei eta albisteei buruzko erreportajeak argitaratu zituen lehen emakumea izan zen, eta bakarra, gizonezko argazkilari askoren artean, lanbidearekiko konpromiso irmoa erakutsiz betiere.

Azkarate Funtsa, Kutxa Fundazioarena orain, euskal egunerokotasuna eta, bereziki, Donostiarena markatu zutenaskotariko gaien eta gertaeren gordailu da, eta, hala, bereziki baliagarria da Euskadiren historia ikertzeko eta zabaltzeko.

1984an, Sendero Luminoso talde terroristaren jarduerari buruzko erreportajea egin zuen Perun, José Usozi lagunduz.

 

Bizitza Euskadin

 

Isabel Azkarate Gipuzkoako Foru Aldundiaren argazkilari ofiziala izan zen 1985 eta 2009 bitartean, eta lanbide horri esker aukera izan zuen era askotako ekitaldi, aurkezpen eta inaugurazioetan parte hartzeko, euskal politikarien eta gizarte-bizitzako pertsonaia eragingarrien eskutik, baita Euskadin barrena bidaiatzeko ere.

Aldi berean, argazkilaritza gozamenerako eta bilaketarako bide gisa bizitzeko tarteak bilatu zituen denbora librean. Euskal Herrian barrenako bidaiak eta senide edo lagunekin egindako egonaldiak baliatu izan ditu, bizi osoan zehar, errealitatera eta landako bizitzaren itxurazko patxadara hurbiltzeko. Bidaia horietan, bidean gurutzatu hutsez erakartzen duten pertsonak erretratu ditu, errespetu eta hurbiltasun handiz, betiere.

Zirkua. Mozorro eta artifiziorik gabe

New Yorkeko aldian, Isabelek zirku familiar bat topatu zuen zeinak bidea ireki baitzion ikertzeke zeukan unibertso berri eta iradokitzaile bat ezagutzeko. Interesatzen zitzaiona ez zen zirkuko ikuskizuna bere horretan, ezta protagonisten trebetasun artistikoak ere, baizik eta pertsonaia ezohiko eta arauz kanpokoen galeria berri batera hurbildu ahal izatea.

Gurdi eta orgen artean, atmosfera perfektua aurkitu zuen bere heroi berriei argazkiak ateratzeko; han, beren pertsonaiaz gabetuta zebiltzan unean erretrata zitzan uzten zioten begirada zintzo eta gardeneko artistek.

Horrela, egileak hainbeste miresten zituen izaki egiatiekin aberasten jarraitu zuen bere katalogo bisuala.

 

Arte eta parte

 

Azkarateren argazki-funtsean orobat daude euskal kultura garaikideko artista adierazgarrienen erretratuak, eta atzerabegirakora ekarri dira haien arteko irudi intimo eta informaletako batzuk. Artearen zale sutsua eta orotariko ekitaldi artistikoen kontsumitzaile amorratua baita, hurbil-hurbiletik jarraitu du Donostiako bizitza sozial eta kulturala.

Haren artxiboan, tarte zabala du artisten katalogoak; izan ere, hurbileko adiskideak ditu artistak, eta bizitza, erronkak, asteburuak eta konplizitate eta intimitate itzela partekatzen ditu haiekin.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren argazkilari ofiziala izan da bi hamarkada baino gehiagoz (1983az geroztik). Testuinguru horretan osatu zuen bere argazki sail adierazgarrienetako bat, azken urteetan aitortza zabala jaso duena: Bette Davis estatubatuar zinemako izarrari ateratako azken erretratuak.

 

Bizitza bat, bidaia bat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren argazkilari ofiziala izateak (1985 eta 2009 bitartean) eman zion egonkortasunari esker hainbat bidaia eta txango antolatu eta egin ahal izan ditu munduan barrena.

Bidaiatzea eta argazkiak ateratzea bere bizitzako gidoia idaztearen sinonimoa da Isabelen kasuan. Ezezaguna den horretara iristeko pasaportea du kamera, baita bere baitara iristekoa ere. Eta askotan bikotekidearekin edo lagunez inguratuta bidaiatzen den arren, lortzen du bere espazio pertsonalari eustea argazkiak ateratzen jarraitzeko.

Erakusketa honetan ikus daitekeenez, Azkarate Funtsak emakume adoretsu, izukaitz eta zintzo baten obra biltzen du: emakume batena, zeinak bete-betean asmatu baitzuen bere irrika lanbide bihurtzen. Isabelen argazkilaritzak etengabeko bilaketa eta berrespen pertsonal iraunkor bati erantzuten dio. Hasieran ariketa inkontziente eta xaloa zirudiena munduan egoteko eta bizitzeko berezko modu bihurtu du denborak. Azkarateren kamerak bera izateko bestea ezagutzeko irrika zintzoa egiaztatzen du.

 

Irudia:Turistak, Topkapi jauregian atseden hartzen.Istanbul, 1992. Kutxateka / Isabel Azkarate Funtsa.

 


ARTISTA:  


  

 Isabel Azkarate (Donostian, 1950)

 

Argazkilaritzako ikasketak egin zituen 70 hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran Bartzelonako Argazkilaritzako Nazioarteko Zentroan, baita ospe handiko New Yorkeko zenbait ikastegitan ere, hala nola Visual Studies Workshop (VSW), School of Visual Arts (SVA), International Center of Photography (IPC) eta Manhattango The New Schoolen.

Euskadiko lehen emakume fotokazetaritzat hartua da, eta gizarteko eta politikako gai korapilatsuak dokumentatu izan ditu kazetari grafiko gisa; horien artean, Peruko Sendero Luminoso talde terroristaren atentatuen nahiz 80ko hamarkadan euskal gatazkaren egunerokotasunaren lekukotasuna ematen dutenak.

 

 

Hainbat erreportaje egiteko bidea eman dio bidaiatzeko zaletasunak ere, Brasil, Bali, Egipto, Nepal, Pakistan eta Turkiara egindako bidaiek, besteak beste. Horrez gainera, Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren argazkilari ofiziala izan zen hamarkada bat baino gehiagoz, eta euskal eszena kulturalaren berri eman du, kontzertuen kronikak eginez eta pertsonaia publikoak, nazioarteko artista ezagunak eta nazionalak erretratatuz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren argazkilaria izan da, baita argitalpen askoren ohiko lankidea ere: Diario Vasco, La Voz de Euskadi, El Periódico de Catalunya, El País, Interviú, Tiempo, Dunia, Mujer Hoy. Haren artxiboa, ezin hobeki kontserbatua, Azkaratek hastapenetatik gaur egunera bitartean egindako argazkien gordailu da, milaka lagunen eta ehunka gertaeraren erregistro baliotsua. Isabelen argazkilaritza zuzena, iragazkirik eta aurreiritzirik gabea da, eta pertsonen aniztasuna eta izaera goresten ditu haren ondareak.

 

Hurkoarekin bat egiteko bultzada beti egon da presente haren bizitzako etapa guztietan, eta goitik behera blaitu du berrogei urtetik gorako ibilbidean gauzatu duen obra oparoa.

 


JARDUERA DIDAKTIKOAK:    


    

Bisita komentatuak:

Igandero

17:30 euskeraz  / 18:30 gaztelaniaz

Doan | Izena aurretik eman behar da: T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. s

 


 PROGRAMA PUBLIKOA: 


 

HITZALDIA:

Larunbata, abenduak 2a | 12:00 h

San Telmo Museoan

Emakume fotokazetarien artxiboak berreskuratzea eta kontserbatzea

Silvia Omedesekin, komisarioa eta Photographic Social Vision Fundazioaren zuzendaria

Hitzaldi hau Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako Argazki Kontserbazioaren III. Jardunaldien baitan egingo da. Jardunaldiak 2023ko azaroaren 29tik abenduaren 1era izango dira

Gastelaniaz | Streamming  bidez eskainiko da | Sarrera doan aforoa bete arte

Aurretik izaena eman behar da San Telmo Museoaren webgunean

 

TAILER ARRAROA

 

2024ko urtarrilaren 27a, larunbata.

12:00 - 13:30

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzak. Heldu batekin.

Prezioa: 5€ (Helduak doan) | Euskeraz

Webgunean aurretik egin beha da inskripzioa

 

Arraroa egiten zait
lehenengo pisuko bizilagunen leihoan
peluka hori bat
zintzilik ikustea beti.

Zer iruditzen zaigu arraroa? Nola sentitzen gara gauza arraroen aurrean?

Bestea, bitxia edo desberdina dena, Isabel Azkarate argazkilariaren leit motivetako bat da.

Artistaren lana hurbilduko dugu, Ainara Azpiazu Aduriz -Axpi Arraroa album ilustratua erabiliz (Etxepare 2017 saria). Bai albumari bai erakusketari esker, arautegitik ateratzen den guztiari buruz gogoeta egin dezakegu umoretik eta erretratuaren duintasunetik.

 

 

 

SOLASALDIAK

2024ko otsailak 1, osteguna |  18:30ean

Ruiz Balerdi aretoan | 4. solairua. Tabakalera

Emakume fotokazetariak. Antzematea, borroka eta ikusgaitasuna

Isabel Azkarate, Sandra Balsells eta  Anna Surinyach. Moderatzailea: Mónica Allende

Gastelaniaz | Streamming bidez eskainiko dira.

Sarrera doan | Webgunean aurretik eman behar da izena.

 


KATALOGOA:


Azkarate-katalogoa

ISABEL AZKARATE

 

HizkuntzakEuskeraz, gastelaniaz eta ingelesez

Testuak: Silvia Omedes eta Odile Kruzeta

Orrialde kopurua: 244

Argitaratze-urtea2023

Salneurria: 45€ (BEZa barne)

 

Blumek argitaratua, Kutxa Fundazioarekin eta Photographic Social Visionekin lankidetzan

 

Isabel Azkarate argazkilariari buruz argitaratutako lehen argitalpen antologikoa da liburu hau, Kutxa Fundazioan antolatutako atzerabegirako handiaren inaugurazioarekin batera plazaratua. Ehunka irudi biltzen ditu, horietako asko argitaratu gabeak, Azkaratek argazkilari eta fotokazetari gisa egin duen lanaren lekuko. 

 

 


ERAKUSKETA-GIDA:


     

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

euskera-1

  


 

  twitter-x

 

@arteguneakutxa